EUSKADIKO ENPRESETATIK MUNDURA

EUSKADIKO ENPRESETATIK MUNDURA programaren helburua da kluster, unibertsitate eta erakundeekin lankidetzan arituz, euskal enpresen lehiakortasun jasangarria indartzea. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Berrikuntza eta 2030 Agendako Zuzendaritzak eta Alboanek abiarazi dute.

Bideratze-taldeko kideak

Jasangarritasun-lehiakortasuna: Euskal Herriaren bereizgarri hazkunde-eredua

EJ-GVko Gizarte Berrikuntza eta 2030 Agendako Sailak jasangarritasun-lehiakortasuna hazkunde-eredu gisa ikusten du, pertsonak erdigunean jartzen dituena eta naturarekiko, gizateriarekiko eta etorkizuneko belaunaldiekiko errespetuzkoago den gizarte-kontratu berri bati konprometituta dagoena.
Webgune honek programaren informazio-gune eta baliabide-zentro gisa balio du, bereziki Euskadiko enpresa pribatuentzat, jasangarriago, arduratsuago eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatutako negozio-ereduetarantz jo nahi dutenentzat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun Jasangarriko portala eta GJHen aldeko Euskal Aliantzan webgunea bisita ditzakezu.

Scroll al inicio