Jasangarritasuna zure balio-proposamenaren parte da. Oraindik horrela komunikatu ez baduzu ere.
Gero eta bezero, finantza-erakunde eta hornidura-kate gehiagok hartzen dituzte erabakiak ESG (ingurumen, gizarte eta gobernantza) kriterioetan oinarrituta: norekin lan egin, nori erosi, nor finantzatu. Eremu honetan euren posizioa egituratzen dakiten enpresek benetako abantaila izango dute. Jakiten ez dutenak, ordea, jada gertatzen ari diren elkarrizketetatik kanpo geratuko dira.
Maiatzaren 19an, urrats hori ematen laguntzeko webinar bat egingo dugu.
Fokua ez da araudia betetzea. Helburua jasangarritasuna zure enpresak jada ondo egiten duen horrekin lotzen ikastea da —eta merkatuak ulertuko duen hizkuntza batean komunikatzea—.
Hiru ardatz landuko ditugu:
-
Jasangarritasuna elementu estrategiko gisa, eta ez periferiko gisa.
-
Balio-proposamena: zure gai materialak nola identifikatu eta lehenetsi.
-
VSME: Europako Batzordeak gomendatutako borondatezko estandarra, Eusko Jaurlaritzaren BasqESG proiektuan integratua.
📽️ Ikusi grabazioa hemen
